Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Lizarran

Hasieratik markagaluan aurretik jarrita partidu borobila egin zuen Bidebidek Promociones Legarziaren kontra (60-77)

Lizarran Samuel Sanchezek irabazi zuen Miguel Indurain lasterketa, sasoi onean dago eta urteko helburuetako baterako faborito nagusia izango da. Hasiera baten nahiz eta bere terrenoa ez izan, irabazten saiatuko da, irabazle bat delako. Hau gertatzen zen bitartean Bidebide Ibiza Lizarreria kiroldegian zebilen partidu bat irabazteko asmotan. Nahiz eta terreno egokia ez izan (A2, talde gogorra, etxetik kanpo...), irabazle sentitzen ari gara azken boladan, entrenatzen ere irabazten ari garelako.

Lehengo urtean kiroldegian jasotako porrot mingarriaren (40 puntu behera minutu askotan) arantza hor zegoen eta zer hobeto partidua irabaztea hori kentzeko. Partidurako zeuden bajak Goar, Urko eta Mikel Txiki, ez zuten bidea errazten baino gazte taldea (denak 23-16 urte artean) gogotsu zegoen partidu ona egiteko Haritz todoterrenoaren babesarekin.

Taldea kantxara esnatuta sartu zen, ez azkenaldi honetan bezela eta 0-8ko hasiera batekin lehen abantailak lortu zituen. Hortik aurrera taldeak erritmoa minutu bat bera ere jetsi gabe aurrera jarraitu zuen, etxekoak defentsa aldaketekin partiduan sartzeko ahalegina egiten zuten, lortu gabe. Lehen laurdenean 13-20.

Bigarren laurdenean zonakako defentsaren aurka ekipoko pistoleroek fusila atera zuten abantaila handitzen joateko. Atsedenaldian 31-44. Hirugarren laurdenaren hasieran Karim-ek jarraian sartutako 8 puntuek abantaila 20 puntutik gora jarri zuten. Hortik aurrera taldeak hortzak estutu zituen atzean hirugarren laurdena 42-62 amaitzeko.

Falta ziren hamar minutuak disfrutatzeko minutuak izan ziren. Urte osoan presioz betetako azken laurdenak jolastu ondoren egoera berri bat zen eta taldeak gozatu egin zuen, azken bi minutuetan lasaitu arren eta etxekoek markagailua makillatu zuten. Amaieran 60-77.

Partidu hau erraz ahaztuko ez duena Iñaki izango da. Minutuak jokatzeko aukera izan zuen eta nazionalean bere lehen puntuak sartu zituen, etorkizunean jokalari garrantzitsua izango da, iñongo dudarik gabe.

Taldea orain moralez gainezka dago, Samuel Sanchez bezela. Edozein terreno eta egoeran irabazi daiteke. Irabazle sentitzen jarraitu behar dugu. Hori erakusteko lehen finala Ardoi izango da hurrengo larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

menu
menu